Marea Urdinaren bideokliperako irudiak grabatu dituzte gaur Santiagon

Baleike 2018ko eka. 20a, 15:33

Marea Urdinak, autismoaren inguruko sentsibilizazio kanpainak, indartsu jarraitzen du. Uztailaren 7an eta 8an egingo da Mutrikuko Saturraran eta Hondarribia arteko itsas zeharkaldia. Haren aurretik, gero eta eragile gehiago ari dira bat egiten kanpainarekin. 

Gaur goizean Marea Urdinaren bideokliparen irudi batzuk grabatu dituzte Santiago hondartzan, eta Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose ikastetxeko haurrek hartu dute parte bertan. Ia mila haur bertaratu dira, kamiseta zuriz jantzita, eta argazkian ikus daitekeen irudi ikusgarria osatu dute, hurrenez hurren. 

Itzurunen, Getarian eta beste leku batzuetan, eta beste talde edo eragile batzuekin grabatutako irudiekin osatuko dute bideoklipa.