Basustagainean dauden baratzen esleipen prozesua eta erabilera azaltzeko bilera egingo du bihar Udalak

Baleike 2018ko eka. 20a, 11:00

Kutxa Ekogunearen laguntzarekin Baratze Parkea sortu du Zumaiako Udalak Basustako eremuan. Hori dela eta, baratza horien erabilera eta esleipen prozesua ezagutzeko asmoz, bilera irekia egingo da bihar Oxforden, 18:00etan.

50 eta 70 metro karratuko 31 baratza dituen Baratze Parkea sortu du Zumaiako Udalak Kutxa Ekogunearen laguntzarekin. Izaera soziala ahalbidetzeko asmoz, horietatik erdia interes taldeentzat gordeko du Udalak. Hala nola, langabetuentzat, DSBE hartzaileentzat, ezgaituentzat, ama bakarreko bizikidetza unitateentzat… Gainerako lursailak herritarren artean zozketatuko dira, errentaren arabera.

Bihar egingo den bileran baratza horien funtzionamendua ezagutzeko aukera izango da, eta nola ez, lursailak eskuratzeko esleipen eta zozketa prozesuaren nondik-norakoak azalduko dira. 

Baratze parkearen helburua da, nekazaritza jarduera lantzeaz haratago, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasuntsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzea.

Erlazionatuak