baleike.eus

Ostiralean jokatuko dute Mutrikun Herriarteko txapelketako finala

Baleike 2018-06-20 09:33   Kirola

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako zesta puntako finala jokatuko dute ostiral honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute finala 19:00etatik aurrera. 

Kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatuko dira partidak. Zumaiak honako pilotaria kantxaratuko ditu: kadetetan Luken Aizpurua eta Haritz Egaña, jubeniletan Eduardo Agirre eta Cristian Saez eta nagusietan Telmo Manterola eta Unai Uranga.

Finalera heldu aurretik, txapelketako lehen fasean, jokatutako sei jardunaldiak irabazi ditu Zumaiak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa