Axun, Miguel eta Vetusta Morla, gaur, Hogarrean

Baleike 2018ko eka. 19a, 21:32

Zumaiako edadetuentzat prestatutako Nagusiekin nagusientzat ekitaldi sortaren barruan, irakurketa musikatua eskaini dute Esti Curiel eta Joxe Mari Azkuek gaur arratsaldean Hogarrean. 

Axun eta Miguel jubilatu berrien istorioa kontatu du Curielek Azkuek jokako musikaren laguntzarekin. Bizitza guztia lanean aritu ondoren, beste etapa batean sartuta dagoen bikotea da Axunek eta Miguelek osatzen dutena. Batak antzerkia du maite, besteak kirola. Hortik abiatu da ipuin moduko kontakizunak.

Karta jokoak alde batera utzi, eta arratsalde partean Hogarrean zeuden herritarrek adi-adi jarraitu dute bikotearen istorioa. Bolero doinuek eta Vetusta Morlaren Copenhague ederrak jantzi dute ipuin kostunbrista hau.