Bertso afaria izango da uztailaren 7an Narrondon

Baleike 2018ko eka. 19a, 09:20

Narrondoko Kristobal Deunaren festen baitan, eta Gure Ametsa elkarteak antolatuta, bertso afaria egingo da uztailaren 7an elkartean bertan. Afaria 21:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Narrondo tabernan eta Bittarte erretegian.

Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dira uztailaren hasieran Narrondon. Horrela, Gure Ametsa elkarteak antolatuta, bertso afaria egingo da elkartean bertan uztailaren 7an Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik.

Afaritarako sarrerak salgai daude dagoeneko 25 euroan Narrondo tabernan eta Bittarte erretegian. Afaria txotxarekin izango da.