Jon Peña CNC Fresatzeko Probaren irabazlea, EuroSkills lehiaketan

Baleike 2018ko eka. 19a, 08:07

[EGUNERATUTA: Igorri ziguten informazio okerra dela eta, esan genuen Peña zumaiarra dela. Baina, izatez getariarra da] Jon Peña getariarrak urrezko domina eta txapela irabazi du 2018ko EuskoSkills lanbide heziketako olinpiadetan, CNC Fresatzeko Proban. 

Elgoibarko IMH eskolan ari da ikasten getariar gaztea. EuskoSkills lehiaketa honetan, CNC probetan parte hartu dutenak Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-Mailako Heziketa zikloko ikasleak dira. Jon Peñak puntuaketa onena lortuta urrezko domina eta txapela jaso zuen ostiralean Eusko Jaurlaritzak Tknikan egindako ekitaldian, eta SpainSkills-era lehiatzeko aukera ere.