Manuel Mugerza eta Zumaiako Kirol Elkartea omendu ditu Pilotari Batzarrak

Baleike 2018ko eka. 18a, 19:53

Pilotari Batzarrak urteko asanblada egin zuen atzo Zumaian. Meza, bilkura, Odietan jokatutako afizionatu mailako pilota partida eta bazkaria izan zuten Zumaiara atzo gerturatutako ehundik gora lagunek. 

Bazkalondoren, omenaldien txanda heldu zen. Pilotaria izan edo pilotarekin lotura estua izan duten pertsonak edo taldeak omendu ditu aurten Pilotarien Batzarrak, horien artean Manuel Mugerza zumaiarra eta iaz bere 50. urteurrena bete zuen Zumaiako Kirol Elkartea. 

Eskualdeko beste bi pilotari ohiek ere omenaldia jaso dute aurten: Gloria Agirre Egiguren, Txikita de Aizarna erraketista, eta Manuel Agirrezabala Landa, Matxin II.a erremonte pilotaria. 

Javier Carballok pasa dizkigu omenaldiko argazkiak.