Kauldi, Asobal ligako eskuin hegal onena

Baleike 2018ko eka. 18a, 18:29

Kauldi Odriozola, Bidasoa klubeko jokalaria, ibilbide arrakastatsua ari da gauzatzen Asobal ligan. Iaz debutatu zuen Espainiako eskubaloiko lehen mailan, eta hasiberri onenaren saria jaso zuen. Bigarren denboraldian are eta sari handiagoa jaso du: eskuin hegal onenarena, hain zuzen ere. 

Asobal ligako talde egokiena sortu dute klub beraiek eta zaletuek emandako botoen bidez, eta Bidasoako jokalari zumaiarra hautatu dute eskuin hegaleko jokalari onena bezala. Pulpoko jokalari ohiak hirugarren urtea du Bidasoan eta bigarrena Asobal ligan.

Zazpikoa beste jokalari hauek osatzen dute: F.C. Barcelonako Gonzalo Pérez de Vargas eta Raúl Entrerríos, Ademar Leóneko Álex Costoya, BM. Granollerseko Adrià Figueras, eta BM Logroñoko Ángel Fernández eta Imanol Garciandia. Entrenatzaile onena Granollerseko Antonio Rama aukeratu dute.