Oikiako arropak Saharara joango dira

Baleike 2018ko eka. 18a, 16:02

Pasa den ekainaren 10ean Oikian ospatutako Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren ondoren, balorazioak egitea eta kontuak ixtea egokitzen da. Hori dela eta, festarako egin zituzten arropei erabilpena egitea pentsatu dute antolatzaileek. Hala, Darahli elkarteari emango dizkie soberan gelditu diren arropa guztiak.

Festako arropa soberakinei bide erabilgarria ematea erabaki du Oikiako Eskola Txikien Festako antolakuntzak. Hori dela eta, sahararrekin proiektu solidarioak martxan dituen Darahli elkarteari emango dizkio soberan gelditu diren arropa guztiak.
 
Alde batetik, udaran, Bakelekuak izeneko egonaldia egingo dute Saharatik etorritako haurrekin eta bertan banatuko zaizkie haurren arropak. Beste aldetik, helduen arropak beste hainbat konturekin osatuta emango zaizkien opari-paketeetan sartuko dira, Saharako familiei eman diezazkieten.
 
Oikiako Eskola Txikien Festari amaiera solidarioa emateko asmo hau azaltzera herriko bi gazte joan dira gaur goizean Oikiako Eskolara; Enaitz Azkue eta Eire Salegi. Bi gazte oikiarrek aurten Saharan izandako esperientzia kontatu diete ikasleei, herrialdearen historia eta bizimoduari buruzko xehetasunekin osatuta.