Kultur ikastaroak eskaintzeko deialdia

Baleike 2018ko eka. 18a, 10:22

2018/2019 denboraldian ikastaroak eskaini nahi dituzten talde edo irakasleei zuzendutako deialdia egin du Udal Kultura Sailak. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da. 

Ikastaro berri hauek aurtengo urrian hasi eta datorren urteko ekaina bitartera luza daitezke. Denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere, 2018-2019 kurtsoaren barne. Horrez gain, kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute. 

Ikastaro hauek arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude Alondegia kultur etxean, aurrez eskaera eginez gero. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegira jo dezake (943 861 056 / kultura@zumaia.eus).