Zumaiako dantzari txikiak Urretxun

Baleike 2018ko eka. 18a, 09:07

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak urteko laugarren eta azken Dantzari txiki egunean izan dira asteburuan. Urretxun izango dute oraingoan saioa eta bertan zortzi dantza talde aritu dira. Zumaiarrez gain, honako taldeek hartu dute parte: Andra Mari (Galdakao), Garaztarrak (Donibane Garazi), Etorkizuna (Altsasu), Korosti (Legazpi), Aurtzaka (Beasain) Irrintzi (Zumarraga) eta Lurra (Urretxu) Dantza Taldeek.