Eskualde mailako manifestazioa egin dute Zarautzen pentsio duinen alde

Baleike 2018ko eka. 17a, 21:13
Argazkia: Maria Maya Manterola

Pentsio publiko duinak gaurko eta biharko! lelo hartuta, mobilizazio jendetsua izan da gaur eguerdian Zarautzen. Duela egun gutxi sortutako Urola Kostako pentsiodunen plataformak antolatu du protesta, baina hainbat eragileren atxikimendua jaso dute; feministena, ikasleena eta gazteena, esaterako. Antolatzaileen arabera, mila lagunetik gora izan dira.

Zumaiako pentsiodunak ere bertan izan dira, manifestazioan parte hartzen. Pentsio sistema duin baten alde borrokan jarraitzeko konpromisoan berretsi dira, eta hainbat eskaera egin dituzte; besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, KPIren araberako pentsioen berreskurapena, iraunkortasun faktorearen ezabatzea, soldata duinak bermatuta izatea eta generoan oinarritutako soldata arrakala desagertzea.

Zarauzko Hitzak eman du manifestazioaren berri. Hemen ikus ditzakezue ekintzako argazki batzuk.