Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute zesta puntako Herriarteko txapelketako finala

Baleike 2018ko eka. 17a, 16:37

Datorren asteburuan jokatuko dira Gipuzkoako Herriarteko txapelketako zesta puntako finalak. Azken partida hauek Mutrikun jokatuko dira, eta finalera heldu diren bi herriak Mutriku eta Zumaia dira. 

Jokatutako sei jardunaldiak irabazita heldu da Zumaia finalera. Ostiralean jokatutako seigarren jardunaldian 3 eta 0 emaitzarekin irabazi zion Zumaiak Hondarribiari. Emaitzak honako hauek izan ziren:

Kadetetan, Luken Aizpuruak eta Haritz Egañak 30-20 emaitzarekin irabazi zuten. Jubeniletan, Eduardo Agirrek eta Julen Lopezek 35-11 emaitzarekin irazi zuten, eta nagusietan, Telmo Manterolak eta Unai Urangak 35-16 irabazi zuten. 

Beste norgehiagokan, Mutrikuk Donostiari irabazi zion eta, ondorioz, mutrikuarrek jokatuko dute finala. Zortea ere badute, etxean jokatuko baitituzte azken partidak.