89 urteko 17 zumaiar omendu dituzte gaur

Baleike 2018ko eka. 17a, 16:09

Nagusiekin nagusientzat programaren ekitaldi handia ospatu dute gaur Eusebio Gurrutxaga plazako Hogarrean. Aurten 89 urte bete edo beteko dituzten zumaiarrak omendu dituzte. 

17 izan dira gaurkoan omendu dituzten nagusiak: M. Carmen Iparragirre, M. Jesus Mancisidor, Francisco Maqueda, Asuncion Gimenez, M. Manuela Carrillo, Maria Odriozola, M. Carmen Zumeta, M. Paz Antia, M. Concepcion Alberdi, Maria Arregi, Manuel Azkue, Eduardo Ibarrola, Jose Uranga, Manuel Velarde, Victoriano Mandiola, Arantxa Aperribai eta Regina Marquez. Bakoitzari loreak eta opari bana eman dizkiete Oier Korta alkateak eta Pili Alberdi gizarte zerbitzuetako teknikariak. 

Aurretik, Agustin Zubimendik zuzendutako Beheko Plaza Abesbatzak kantu batzuk abestu ditu.