Nork irabazi duen da gutxienekoa

Baleike 2018ko eka. 17a, 08:38
Argazkia: Javier Carballo

Zumaiako pilota eskolako kurtso amaierako festa egin zen atzo arratsaldean Odieta frontoian. Goizeko euriak eta lainoak desagertuta, pilota jokoaz gozatzeko aukera izan zuten txikiek, eta haien senitartekoek. Partida dezente jokatu ziren, baina atzokoan emaitzen ez zuten garrantziarik izan. Lagunartean pilotan aritzearekin nahikoa izan zen.