San Telmoko 'kontzertu aretoa' estreinatu du Amorantek

Baleike 2018ko eka. 16a, 10:46

Iban Urizar elgoibartarraren Amorante proiektuak kontzertua eskaini zuen atzo San Telmo ermitan, leku honek hartu duen pop ukituko lehen emanaldian. Hurreratu ziren entzuleek ia bete egin zuten eliza txikia eta Amoranteren herri musikako proposamenaz gozatzeko ezin aukera hobeagoa izan zuten.