Zumaiatik elkartasun mezua bidali diete Altsasuko gazteei

Baleike 2018ko eka. 16a, 10:09
Argazkia: Maria Maya Manterola

Euskal gazteria bakean uzteko eta espainiar faximoarekin hausteko eskatzen zuen manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Zumaian. Ekintza honen bidez espetxeratuta dauden Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi zieten. 

"Besarkada indartsu eta maitakorrena" bidali nahi izan diete Zumaiatik Altsasuko gazteei, eta baita haien sende eta lagunei ere. Etsipenetik haratago, "borrokarako grina ezin dute espetxeratu" diote manifestazioaren antolatzaileek idatzitako oharrean. "Kartzelako hormigoi hotza zeharkatu du gure elkartasun keinu orok. Ulertu baitugu sententzia honekin euskal gazteria izan dela epaitua, kriminalizatua eta zirgortua". 

Altsasuko gazteen aurkako epaiketa hau euskal gazteriaren aurkako "aurrekari larria" izan dela diote Zumaiako gazteek. "Errepresio estrategian urrats kualitatibo bat ezarri dute. Eta herri erantzun eredugarri bat eskaini diegu. Argi izan dezatela: aurrean izango gaituzue, ez dira pasako!".