Hogarreko jokoetako sariak banatu dituzte

Baleike 2018ko eka. 16a, 09:52

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako jokoen sariak banatu zituzten atzo arratsaldean Hogarrean, errioxar erara prestatutako patata platerkada jan aurretik. 

Punttoan S. Esnal eta J. Lopez izan dira irabazleak, eta L.M. Alkorta eta A. Esteibar azpitxapeldunak. Seietara, irabazleak J.L. Eizagirrek eta A. Salegik irabazi dute, eta S. Esnal eta J. Lopez izan dira azpitxapeldunak. L.M. Alkorta eta A. Esteibar izan dira irabazleak musean, tutean eta eskoban. Musean azpitxapeldun S. Esnal eta J. Lopez izan dira, tutean J. Pecharroman eta J.R. Arrona, eta eskoban M.C. Aizpurua eta C. Urbieta. 

Billarreko irabazlea Luis Ruiz izan da, eta azpitxapeldun Xabier Irureta. Tokan Victoriano Pecharromanek irabazi du, eta azpitxapeldun Jose Lopez izan da, eta igelean Jose Luis Eizagirrek irabazo du eta azpitxapeldun Jose Ramon Arrona izan da.