Egoiliar txartela ordaindu izanaren ziurtagiria

Baleike 2018ko eka. 15a, 17:18

Gaur sartu da indarrean Zumaiako aparkamenduan arautzeko sistema. Aurten, gainera, herri osora zabaldu da arautze sistema. Egoiliar txartelak Juan Belmonte kalean zabaldutako bulegoan eskuratu daitezke. Udaletik  igorritako oharrean diote zumaiar "asko eta asko" pasa direla bulegotik txartela jasotzera. Kexak ere izan dira, atzerapenengatik eta sortutako ilerengatik. 

Txartela jaso duten herritar batzuk txartela ordaindu izanaren ziurtagiria eskatu dutela dio Udalak. Ohar baten bidez diote egoiliar txartela bera da txartel hori ordaindu izanaren ziurtagiria, "kontrako kasuan, herritarrek ez bailukete txartel hori eskuratzerik izango". "Edonola ere, beste arrazoiren bat medio, norbaitek aparteko ziurtagiririk beharko balu, txartela eskuratzean bulegoan bertan eskatu ahal izango du. Jada txartela eskuratuta dutenek, aldiz, udaletxean eskatu beharko dute (bulegoan egon daitezkeen jende ilarak ekiditearren)".