X. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren aurkezpena egingo da bihar

Baleike 2018ko eka. 13a, 13:26
Argazkia: Iazko aurkezpena.

Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren 10. edizioa izango da aurtengoa. Ekainaren 24an jokatuko da, eta bihar, lasterketaren antolatzaileek aurkezpena egingo dute Zelai hotelean, 12:30ean.

"Berrikuntzez eta albiste onez gainezka dator aurtengo edizioa", kontatu du Bosco Garitanok, antolatzaileetako kideak. Horiek guztiak bihar ezagutaraziko dira horretarako egingo den aurkezpen ekitaldian. "Herritar guztiak daude gonbidatuta aurkezpenera", jarraitu du.