Ordaindutako 60 beka atzerriko enpresetan praktikak egiteko

Baleike 2018ko eka. 13a, 08:38

Global Training 2018 izenarekin, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, atzerriko enpresetan ordaindutako bekak egiteko deialdia argitaratu du. Izen-ematea ostiralean zabalduko da.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira (30 urtetik beherakoentzat), eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da. Herrialdeen, enpresen eta espezialitateen zerrenda Interneten dago eskura http://www.becasglobaltraining.eus/ Bekaren zenbatekoa da 1.400 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Izena emateko epea ekainaren 15etik uztailaren 16ra egongo da zabalik.

Hemen duzue deialdi honen inguruko informazioa.