Larunbateko Bizikleta Egunean izandako giro ona azpimarratu du Udalak

Baleike 2018ko eka. 12a, 14:15

Larunbatean III. Bizikleta Eguna egin zen Zumaian. Ekimena positibotzat jo egunaren antolatzaile Zumaiako Udalak, eta bizitako giroa “ezin hobea” izan dela azpimarratu du.

Goizean lehen ordutik parte-hartze handia izan zela diote antolatzaileek. “Jendetsuak izan ziren cycling saioak, bizikleta irteera eta baita, noski,  Eskola Bideak ekimenaren baitan egindako ibilbidea”. Arratsaldeko ekintzek jasotako harrera ona ere azpimarratu dute, nahiz eta euriak ekitaldiren bat lekuz aldatzera behartu zuen, bizikleta saltoen ikuskizuna, adibidez. Aitzuri frontoira ekitaldi hau ikustera ere jende kopuru handia joan zela nabarmendu dute.

Ekimen honen helburua “bizikletaren erabilera herritarren artean zabaldu eta mugikortasun jasangarriaren alde urratsak egitea” dela gogoratu du Udalak. “Urtetik urtera, helburua lortuz goazela esan dezakegu”, gaineratu du Udalak. Antolakuntzan lagundu duten elkarte, talde eta eragileei emandako laguntzagatik eskerrak eman eta gero, eta “ekintza guztiek herritarren artean izandako harrera ona ikusirik”, datorren urtean ere Bizikleta Eguna antolatuko dute aurreratu dute udaletik.

Zozketako irabazleak

Bizikleta Eguneko ekintzetan parte hartu zutenen artean  bizikleta bat zozketatu zen. Sariduna Libe Aginagalde Aristi izan da. Horrez gain, helduek bizikletan ibiltzeko antolatutako ikastaroko partaideen artean ere beste bizikleta bat zozketatu da eta kasu honetan Mertxe Aramendi Urbieta da irabaztea.