'Heriotza duina eta aurreiazko borondatea' hitzaldia, gaur, Alondegian

Baleike 2018ko eka. 12a, 08:28

Nagusiekin nagusientzat ekitaldi sortaren barruan, gaur, 19:00etan hasita, Heriotza duina eta aurretiazko borondatea hitzaldia eskainiko du Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoak Alondegian. Hitzaldia gazteleraz izango da. 

Ekitaldi horiekin jarraituta, ostiralean, 18:00etan, Hogarrean jokatutako lehiaketetako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Jarraian, errioxar erara prestatutako patata platera bana emango zaie. 

Igandean, berriz, 11:00etan, Beheko Plaza abesbatzak kantatutako meza izango da parrokian, eta ondoren, 12:00etan, 89 urte beteko dituztenei omenaldia Hogarrean.