Haurren duatloian izena emateko epea bihar itxiko da

Baleike 2018ko eka. 11a, 20:07

Igande honetan umeen IV. duatloia egingo da, iaz bezala, Alai auzategian. Goizeko 11:00etan hasiko dira haurrak lasterka eta bizikleta saioan. Benjamin, alegin eta infantil mailako umeek har dezakete bertan parte. 

Benjamin mailako umeek 250 metro egingo dituzte korrika, kilometro bat bizikletan, eta beste 125 metro korrika. Alebinek 500 metro egingo dituzte saltaka, bi kilometro bizikletan, eta azken 250 metroak korrika. Amaitzeko, infantilek kilometro bat egingo dute korrika, lau kilometro bizikletan eta azken 500 metroak berriro ere korrika. 

Izena emateko epea bihar amaituko da. Lubaki kiroldegian eman daitezke izenak, edo triatloi.org webgunean. Dortsalik geratzen bada, probaren egunean bertan eman ahal izango dira izenak, 10:00-10:30 ordutegian.