Euriak ere ezin izan du geratu pentsiodunen elkarretaratzea

Baleike 2018ko eka. 11a, 15:29
Argazkia: Bittor Bengoa

Urtarrilean hasi eta astelehenero bezala, Zumaiako pentsiodun talde bat udaletxe aurrean elkarretaratu du pentsio duinak eskatzeko. Eguerdi parean bota duen euri zaparradak ere ez du geratu pentsiodunen aldarria. 

Aste honetan beste protesta ekitaldi bat egingo dute pentsiodunek, izan ere, igandean, eguerdiko 12:00etan, eskualde mailako manifestazioa egingo dute Zarautzen.