Itxas-Gainekoek emaitza onak lortu dituzte Plentzian

Baleike 2018ko eka. 10a, 16:31

itxas-Gainekek ez dute asteburu honetan ere atsedenik hartu. Plentzian izan dira esrropadak.

Zapatuan Plentziako itsasadarraren igoera-jaitsiera jokatu zen. Senior mailan, emakumezkoetan, Irati Osak garaipena lortu zuen. Seniorretan baita ere, Unai Azkune hirugarren izan zen, eta Imanol Barruetabeñak eta Unai Gerekak osatutako K2a bigarren.

Kadete mailan, Izaro Etxabe laugarren izan zen eta Itziar Carmona bosgarren. K2an, Unai Ilundainek eta Alex Lazkanok garaipena erdietsi zuten.

Taldeka itxas-Gain bigarren izan zen Irungo Santiagotarraken atzetik, eta Donostia Kayaken aurretik.

Gaur itsas kayak

Gaur ere Plentzian izan da estropada, itsas kayakeko Euskadiko Kopako proba jokatu da. 50 urtez azpikoen beteranoetan, Oier Aizpurua hirugarren izan da. Gizonezko seniorretan ez da partaidetza handirik izan. Itxas-Gainen partetik Vicente Royo eta Imanol Barruetabeña, eta Eñaut Aizpurua eta Peio Romatet aritu dira.