Marea Urdinaren itsas zeharkaldiari laguntza emango dio Taosa igeriketa taldeak

Baleike 2018ko eka. 10a, 09:04

Autismoaren berri eman nahi duen mugimendua da Marea Urdina. Gizarte, kultura eta kirol munduko atxikimenduak jaso ditu sentsibilizazio kanpaina honek azken hilabeteotan. Ekintza handia uztailaren 7 eta 8ko asteburuan egingo dute. Egun horietan Gipuzkoako kostalde guztia zeharkatuko dute igerilariek: mezua Saturraranetik Hondarribiraino eramango dute. 

Mutrikutik abiatuko da itsas zeharkaldia uztailaren 7an, eta egun horretan bertan Zumaia aurretik igaroko da. Taosa igeri taldeak bat egingo du mugimendu honekin, eta Zumaia pareko tarte horretan lagundu egingo die igerilariei, Itzurun eta Santiago arteko tartean, hain zuzen ere. 

Igeriketa saioan parte hartu nahi dutenek 5 euro sartu beharko dituzte ES93 2095 5174 9091 1552 2078 kontuan Marea urdineko txanoaren truke. Izen-ematearen %100 izango da mugimendu horrentzako. Ondoren, transferentzia ziurtagiria eta erantsitako fitxa posta elektroniko bidez bidaliko da taosaigeritaldea@gmail.com helbidera. Bihar da izena emateko azken eguna. 

2004. urtean jaiotakoek eta helduagoek har dezakete parte ekimen honetan. Uztailaren 7an egingo dute bat itsas zeharkaldiarekin, 11:50 aldera. Itzurunen sartuko dire uretara eta parol muturrera arte lagunduko diete Marea urdineko igerilariei.