Helene Alberdi, Euskadiko txapeldun

Baleike 2018ko eka. 10a, 07:22

Zarauzko Triatloia jokatu zen atzo arratsaldean, Euskadiko Triatloia ere bazena. 2,9 kilometro igerian, 81 kilometro bizikletan eta, amaitzeko, 20 kilometro korrika egin zituzten parte-hartzaileek. Emakumezkoetan, Helene Alberdi Euskadiko Txapeldun izan da. 

Ohikoa duen bezala, bera izan zen lehen uretatik ateratzen. 39.58 denbora behar izan zuen Getaria eta Zarautz arteko tartea betetzeko. Zarauzko Tratloia irabaziko zuenari, Judith Corachan kataluniarrari 10 segundoko aldea atera zion lehen proba honetan, eta bi minutu pasakoa amaieran hirugarren izango zenari, Sara Loehrri. 

Kataluniarrak buelta eman zion Triatloiari txirrindularitzako proban eta hamar minutu gutxiago behar izan zituen Helenek baino 81 kilometroak egiteko. Modu horretan erabaki zuen, ia, garaipena. Aldea handitu egin zuen korrika saioan, eta Corachanek irabazi zuen Zarauzko Triatloia, 4:33:24 denborarekin. Helene Alberdi izan zen bigarrena, eta lehen euskalduna. Ondorioz, bera da Euskadiko triatloi txapelduna. Hirugarren Sara Loehr sailkatu zen, 4:47:00 denborarekin. 

ZTToen sailkapenak

Zumaiako Triatloi Taldeko kirolari batzuk izan ziren atzo Zarauzko proban. Hona hemen lortu zituzten sailkapenak:

111. Mikel Artetxe Eizagirre.
141. Alexander Miranda.
155. Mikel Altuna.
164. Luis Fernandez.
347. Txomin Eizagirre.
487. Josu Elizondo.