2018/06/20 - 2018/06/22 19:00etan

hitzaldia

X. Zumaia Flysch Trail: Hitzaldiak

X. Zumaia Flysch Trail: Hitzaldiak
Zumaia

Ekainaren 24an jokatuko den X. Flysch Trail mendi lasterketaren harira, bi hitzaldi antolatu dituzte lasterketako zuzendaritzako kideek.

Hala nola, ekainaren 20an, asteazkenean, Jokin Lizeaga korrikalariak 'Mendi lasterketak, gozamena ala sufrimendua' izeneko hitzaldia emango du Oxford aretoan, 19:00etan.

Ekainaren 22an, aldiz, ostiralean, aurtengo edizioko protagonista eta omendua izango den Alberto Zerain mendizalearen inguruko hitzaldia emango du Sebastian Alvarok komunikatzaileak. 'Alberto Zerain, beti gogoan' izeneko hitzaldi honetan, beste hainbat parte hartzaile ere izango dira: Zerain familia, Joxe Ramon Agirre (Zerainen lehen 8.000koaren espedizioko kidea), Jonatan Garcia (Zerainen azken 8.000koaren espedizioko kidea), Juanjo San Sebastian, Juanito Oiartzabal, Aitor Las Hayas, Iñaki Agirre eta Javi Antunez. Hitzaldia Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan egingo da, 19:00etan.