Dena prest Oikian Gipuzkoako Eskola Txikien festa hartzeko

Baleike 2018ko eka. 8a, 10:16

Heltzear da egun handia. Igande honetan Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko da Oikian. Azken hilabeteotan lan eskerga egin ondoren, dena prest dute Gipuzkoa osotik etorriko den jendea hartzeko.

Goizeko 10:30ean hasiko dira egunarekin lotutako ekitaldiak. Herrian zehar bost gune egongo dira eta egitaraua mimo bereziz prestatu dute guztiek zer gozatua izan dezaten, bai haurrek eta bai helBesteak beste, gero eskola berriaren aurrean jarriko den eskultura berezi baterako guztiek izango dute hatz markak uzteko aukera.duek ere.  Harrera ekitaldia egingo da ordu horretan, eta aukera paregabea izango dute bertaratzen direnek bertan herriko haurrek prestatutako ikuskizun koloretsuaz gozatzeko. Jarraian jolasak eta tailerrak, zaldiak, pottokak eta poniak, Zumaiako Musika Bandaren dantza saioa, puzgarriak, pailazoak eta apar festa izango dira hurrenez hurren.

Oikia guztia aritu da eguneko jarduerak antolatzen, baita auzoko txikienak ere. Hauek gonbite berezia luzatu diete beste herrietako haurrei eta gaztetxoei, igandean Oikiara gozatzera azaldu daitezen.

Busak eta aparkalekuak

Eguraldia lagun badute, behintzat, Gipuzkoa osotik etorritako jende kopuru handia espero dute Oikian. Bezperatik, larunbateko 14;00etatik aurrera ezingo dira kotxeak herrigunean aparkatu. Bizilagunek Pollos Oikinako zabalgunean izango dute autoa uzteko  aukera.

Zumaiatik Oikiara joateko autobus zerbitzu berezia antolatu dute. Goizeko 10:00etatik hasita orduero izango dira busak Zumaia eta Oikia artean. Zumaian Patxita Etxezarreta kalean hartuko dira; Oikian, berriz, errepidean. Mikrobusak ez dira Oikian herrigunera sartuko.

Igandean, baita ere, Gure Esku Dagok antolatutako giza katea egingo da. Hori dela-eta, kanpotik datorren jendearentzat A8 autopistan 48. irteera hartzea gomendatzen dute antolatzaileek, "Zumaia-Zestoako irteera, eta han irtenda, Zestoako bidea hartu lehenbizi, eta gero, Iraeta-Aizarnazabal-Oikia bidea egin. Bidegurutzeak markatuta egongo dira, eta aparkalekuak Oikiako industriaguneetan izango dituzte zain, Siemens eta Xey enpresen inguruan".

Egitaraua

igandea 10

10:30. Harrera ekitaldia.
11:30-13:30. Jolasak eta tailerrak.
15:00-18:00. Zaldiak, pottokak eta poniak.
15:00-19:00. Puzgarriak.
15:30-16:30. Dantza saioa Zumaiako Musika Bandarekin.
16:00. Gorriti eta Lopene bere animaliekin.
16:30. Potxin eta Patxin pailazoak: Hondartzan ikuskizuna.
18:00. Apar festa.