Trafiko etenak izango dira larunbatean

Baleike 2018ko eka. 7a, 09:18

Zumaian ospatzen den Bizikleta Eguna dela eta, trafikoan aldaketa batzuk egingo dira larunbatean. Horretaz gain, Zarauzko XXXII. Triatloiak ere eragina izango du errepide sarean.

Larunbatean Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian. Egun guztian zehar ekintza ezberdinak izango dira, eta horien artean, 17:30etik 19:00etara, txirrindulari lasterketa egingo da. Ondorioz, probak irauten duen bitartean, honako kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat:

  • Axular ibiltokia
  • Bidabe Azpia kalea
  • Bonbillobekoa kalea
  • Bidezarreta kalea
  • Jadarre auzoa

Hala ere, 18:15etik 18:30era, trafikoa zabalduko da bertako bizilagunek ibilgailuak sartu/atera ditzaten.

Bestalde, egun berean, Zarauzko XXXII. Triatloia ospatuko da. Aurten, bizikleta proba ez da kostako errepidetik egingo, baina hala ere eten batzuk izango dira trafikoan. Hala nola, Zumaiatik Getariara joateko errepidea zabalik mantenduko da egun osoan, baina Zarautzera joateko, ordea, errepidea itxita egongo da 15:45-17:20 bitartean. Horrenbestez, Zarautzera joateko autopista hartu beharko da.

Edonola ere, Zumaiako udaltzaingoa Estazioko biribilgunean egongo da trafikoa desbideratzen eta informazio hori helarazten.

Erlazionatuak