Altsasuko gazteen espetxeratzea salatu dute elkarretaratze baten bidez

Baleike 2018ko eka. 5a, 21:11

Pasa den astean eman zuten Altsasuko gazteen inguruko epaia, eta, gaur goizean, kalean zeuden lau gazte atxilotu ditu Guardia Zibilak. Arratsaldean pasa dira epailearen aurretik eta, fiskaltzaren eskaerari jaramon eginez, espetxeratu egin dituzte. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur Erribera kalean magnolio aurrean. 

'Espainian demokrazia zero. Altsasukoak askatu!' leloa zeraman pankarta baten atzean kontzentratu dira dozenaka herritar. Amaieran, espetxeratzearen berri eman dute, eta hilaren 16an Iruñean egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu dute. Manifestaziorako izenak Inpernupen eman daitezke. 

Erlazionatuak