BIDEOA: Eskola Txikiak bizirik!

Baleike 2018ko eka. 5a, 11:35

Gipuzkoako Eskola Txikien festarekin bat egin dute kirolean, komunikazioan eta beste hainbat alorretan lan egiten duten pertsona batzuk. Eskola hauek dituzten onurak nabarmendu eta igandean Oikian ospatuko den festara joateko gonbidapena luzatu dute.

Iraia Elias aktoreak, Koldobika Jauregi eskultoreak, Iñaki Errasti arraunlariak, Aitziber Ibarbia mendi korrikalariak eta Estitxu Eizagirre kazetariak besteak beste, Eskola Txikien garrantzia azpimarratu dute hainbat bideoetan.

Oikia 2018, Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia Youtubeko kanalean dituzue guztiak ikusgai.

Erlazionatuak