2018/06/10 10:30ean

Bestelakoak

Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa

Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa
Oikia, Zumaia

Ekainaren 10ean, Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa ospatuko da Oikian. Goizeko 10:30ean hasita, eta arratsaldeko 20:00ak aldera arte, festa koloretsua antolatu dute oikiarrek. Bost gune izango ditu festak, eta ez dira ekintza eta ekitaldirik faltako: tailerrak, jolasak, puzgarriak, Gorriti eta Lopene bere animaliekin, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia, apar festa...