Maria eta Joseko guraso elkarteak ingelesezko udalekuak antolatu ditu

Baleike 2018ko eka. 1a, 10:47

Maria eta Jose ikastetxeko guraso elkarteak ingelesezko udalekuak antolatu ditu. Ekimena uztailaren 2tik 27ra bitartean egingo da, 9:30-13:30 edo 9:00-13:00 ordutegietan. Izen-ematea zabalik dago.

Parte hartzaile izango diren gazteak adinaren arabera talde ezberdinetan banatuko dira Haur Hezkuntza 3tik (3 urteko gela) Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte. Talde bakoitza 8-12 haurrez osaturik egongo da. Horrez gain, ume zaintza zerbitzua ere eskainiko da, 8:30-9:30 edo 8:00-9:00 ordutegietan.

Webgune honetan aurkituko duzue ekimenaren inguruko informazioa, eta baita izena emateko aukera ere.