2018/06/23 16:00etan

Bestelakoak

X. Zumaia Flysch Trail: Eskalada eta orientazio ibilbideak

X. Zumaia Flysch Trail: Eskalada eta orientazio ibilbideak
Zumaia

Ekainaren 23an, larunbatean, Flysch Trail mendi lasterketaren bezperan, bi ekintza egiteko aukera izango da Zumaian: eskalada eta orientazio froga.

Arratsaldeko lauetatik aurrera, 5 eta 16 urte bitartekoek eskalada egiteko aukera izango du kiroldegian, doan. Horretaz gain, orientazio froga ere egongo da. Kiroldegitik abiatuta, herrian zehar hiru ibilbide egongo dira aukeran. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu beharko dute, eta familian, lagun artean edota banaka hartu daiteke parte.

Bi ekintzetan parte hartzeko izen-ematea aurretik egin beharko da internet bidez. Eskaladaren kasuan, web orri honetara jo beharko da: www.gmf-fgm.org/kurtsoak/37/lang/eusk/. Orientazio frogaren kasuan, berriz, www.gotorientazioa.org helbidera.