Prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Estazioko biribilgunean

Baleike 2018ko mai. 30a, 14:40
Argazkia: Bittor Bengoa

LAB sindikatuak deituta, prekarizazioaren eta estatalizazioaren aurkako lanuzteak eta elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko udalerri askotan. Zumaian Estazioko biribilgunean elkarretaratu da langile taldea. 

Estatalizazioaren bitartez prekarizazioa gelditzeko bideak mugatzen dituztela salatu nahi du sindikatuak mobilizazio hauen bidez. "Estatalizazioa Euskal langileoi estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko estrategia da, hala eremu pribatuan nola langile publikoei dagokionean" diote LABetik. "Gure lan hitzarmenek arautzen dituzten lan baldintzak ez betetzeko eta merkeagoak eta okerragoak diren lan baldintzak inposatzeko estrategia estatala da. Langileen kontura patronalaren etekinak biderkatzen jarraitzeko eta Madrileko sindikatu eta indar korrelazioen arabera gure baldintzak inposatu, Euskal langileon erabakitzeko eskubidea ukatuz", adierazi dute.