Zumaiarrak zesta puntan nagusi Hondarribian

Baleike 2018ko mai. 27a, 15:41

Zesta puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu Zumaiako Pilota Eskolako pilotariek, Hondarribian. Aurreko bi jardunaldietan bezala, nagusi izan dira zumaiarrak. 

Kadetetan, Haritz Egañak eta Luken Aizpuruak 23-30 emaitzarekin galdu dute Basterra eta Popen aurka. Jubeniletan, Cristian Saez eta Edurdo Aguirre nagusi izan ziren eta 35-9 emaitzarekin irabazi diete Sandoval eta Del Riori. Amaitzeko, nagusien mailan, Telmo Manterola eta Unai Uranga erraz nagusitu zaie Goikoetxea eta Aguedari, 35-12 emaitzarekin. 

Orain arte jokatutako hiru jardunaldiak irabazi dituzte zumaiarrek, Mutrikuren, Donostiaren eta Hondarribiaren aurrean.