Dantzari Txiki eguna egingo da bihar Zumaian

Baleike 2018ko mai. 26a, 16:44

Lesakan eta Besainen egon dira aurreko asteotan Zumaiako dantzari txikiak. Bihar, baina, Zumaian egingo da Dantzari Txiki eguna, eta bertan, Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariez gain, Lesakako Tantirumairuko, Beasaingo Artzakako, eta Getariako Gure Txeruko dantzariak izango dira. 

Goizeko 11:15ean abiatuko dira kalejiran Kantauri plazatik. Emanaldi nagusia 12:45ean izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkalondoren, 16:30ean, dantzaldia izango da Modestoren eskutik.

Eguraldi txarra egiten badu emandaldia Lubaki kiroldegian egingo da.