2018/05/30 19:00etan

Emanaldia

GeoTalks: Itsaso sakoneko misterioa

GeoTalks: Itsaso sakoneko misterioa
Aita Mari aretoa, Zumaia

Geoparkeen Europako Astearen baitan, maiatzaren 30ean, GeoTalks ekimenaren bigarren edizioa izango da. James Cameron film zuzendari eta ekoizleak duela 15 urte Zumaian filmatu zuen Volcanoes of the Deep Sea dokumentalaren emanaldia egingo da Aita Mari zinean, 19:00etan.

Emanaldiaren ondoren, solasaldi irekia egingo da eta itsaso sakoneko misterioen inguruan arituko dira bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun: Thierry Juteau, Bresteko Unibertsitateko katedradun emeritua eta Carlos Briones, CSICeko Astrobiologia zentroko ikertzailea. Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoak, moderatzaile lanak egingo ditu.