'Deadpool 2' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko mai. 25a, 10:50

Asteburu honetan Deadpool 2 pelikula ikusteko aukera izango da Aita Mari zinean. Ohiko ordutegian emango da: gaur 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Zuzendaria: David Leitch. Aktoreak: Ryan Reynolds, Zazie Beetz, Josh Brolin, Morena Baccarin. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea:2018.

Wade Wilson diru truke lan egiten duen superheroi bakarra bihurtu da. Kriminalak hiltzen ditu mundu osoan. Baina Deadpool ez denean, Vanesa Carlysleren mutil laguna da Wilson. Urtebete elkarrekin dabiltzala ospatzeko, afaltzera joan da bikotea, eta familia izatea erabakiko dute. Baina Wilson ez zen jaio zoriontsu izateko.