Larunbatean jokatuko da Jon Dominguezen II. Oroimenezkoa Aita Marin

Baleike 2018ko mai. 24a, 16:15
Argazkia: Iazko txapelketako talde argazkia.

Larunbatean, maiatzaren 26an, Jon Dominguezen II. Oroimenezkoa jokatuko da Aita Marin Real Sociedad, Osasuna eta Zumaiako Futbol Taldeko jubenil mailako taldeekin.

Jubenil mailako futbol txapelketa hau goizeko 11:00etan hasiko da Zumaiako eta Real Sociedaden arteko partidarekin. Ondoren, 11:55ean, Zumaiako taldeak Osasuna hartuko du, eta amaitzeko, 12:50ean hasita, Real Sociedad eta Osasunaren arteko partida izango da.

Oroimenezko txapelketarekin amaitzeko, 13:35ean sari banaketa egingo da. Partida guztietarako sarrera doakoa izango da.