Voltaiak Heineken Jazzaldian joko du

Baleike 2018ko mai. 24a, 09:37

Heineken Jazzaldiak atzo eman zuen aditzera zer euskal taldek joko duten aurtengo jaialdian. Donostiako jazz jaialdian izango den taldeetako bat Voltaia hirukotea da. 

Katapulta programarako aukeratu zuten talde zumaiarra, eta hari esker izango da Heineken Jazzaldian bere stoner rock doinuekin. Uztailaren 29an joko dute, igandean, 18:30etik aurrera, Alderdi Ederreko Skoda gunean. Sarrera doan izango da.