Datorren astean amaituko da Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea

Baleike 2018ko mai. 23a, 16:48

Urteroko moduan, Zumaiako Udalak eta Distira Zumaiako argazki elkateak, Zumaiako Argazki Lehiaketa antolatu dute. XXX. edizio honetan Emakumea izango da gaia, eta Argizaola sarirako puntuagarria ere bada. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 30a da.

Astebete besterik ez da geratzen Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo gaia Emakumea da, eta lehiaketa hau Argizaola sarirako puntuagarria da.

Berrikuntza gisa, lanen aurkezpena formatu digitalean egin beharko da. Informazio gehiago hemen.