‘Call me by your name’ film italiarra emango dute bihar zine forumean

Baleike 2018ko mai. 23a, 09:01
Luca Guadagnino zuzendariaren film honek gidoi onenaren saria irabazi zuen azken Oscar sarietan. Bikote homosexual baten historia kontatzen da drama ikutua duen pelikula honetan. Proiekzioa bihar izango da Aita Marin, 22:00etan.

Egokitutako gidoi onenaren saria irabazi zuen James Ivory estatubatuarrak Call me by your name zintarekin azken Oscar sarietan. Bikote homosexual gazte baten maitasun historia kontatzen da bertan. Elio Perlman 17 urteko gazte bat da eta uda sasoia gurasoek Italiako iparraldean duten baserrian igarotzen du. Egun batean, etxeko zereginetan laguntzeko gazte bat iristen da. Oliver gazte erakargarria da, eta pixkanaka, bi mutilen harremana sendotzen hasten da.

Pelikula bihar emango da Aita Marin, 22:00etan.