Ekhi gaueko dantza saioa prestatzeko entseguak egingo ditu Astinduk

Baleike 2018ko mai. 22a, 10:43

Azken urteotan bezala, Astindu dantza elkarteko dantzariek Ekhi gauean parte hartuko dute, suaren bueltan dantza eginez. Egun horretarako dantzak prestatzeko entseguak egingo dira ostiral honetatik aurrera. 

Entseguak ostiraletan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, Torreberrin. Ekainaren 15eko entsegua taldean adostutako beste egun batean egingo da. 

Astinduko bazkideentzat doan izango da. Gainontzekoek 20 euro ordainduko dituzte. Izenak emateko astindu.zde@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.