Irati Osa eta Imanol Barruetabeña maratoiko Munduko kopan arituko dira

Baleike 2018ko mai. 22a, 08:57

Galizian egindako sailkatze estropadan lekua lortu ondoren, Itxas-Gaineko Irati Osa eta Imanol Barruetabeña maratoiko Munduko Kopan arituko dira asteburu honetan. Txapelketa Portugalen jokatuko da. 

Ostegunean abiatuko dira Zumaiatik Portugal aldera, eta han bat egingo dute Espainiako selekzioko beste kideekin. Berez 23 urtez azpiko mailan aritzen badira ere, Munduko kopan maila absolutoan aterako dira. 

Ostiralean 5 kilometroko probako finalaurrekoa jokatuko dute. Finalerako sailkatzen badira, estropada larunbatean izango dute. Gero, igandean, 30 kilometroko proba luzean arituko dira.