Goikoetxea fitxatu du Gernika Jai Alaik

Baleike 2018ko mai. 21a, 11:51

Akordio honi esker, enpresa bizkaitarrarekin jokatuko du udako denboraldia puntista zumaiarrak. Momentu honetan, Mexikon aurkitzen da.

Gernika Jai Alai enpresa bizkaitarrak Iñaki Osa Goikoetxea fitxatu du uda sasoirako. Denboraldia azarora arte luzatuko da, eta Gernikako frontoia izango du epizentro. Kontratazio honi esker, Gernika Jai Alaik parte hartzen duen txapelketa, lehiaketa eta festibaletan izango da zumaiarra.

Momentu honetan Mexikon aurkitzen da Mexiko Hiriko frontoian jokatzen. Otsailean joan zen hango denboraldia hastera, eta berriki Zumaian egun batzuetako atsedena egin ostean, hara bueltatu da. Etxean izan den egun horietan hain zuzen itxi du fitxaketa enpresa bizkaitarrarekin.