Zumaia Gipuzkoako trainerilla txapelketan

Baleike 2018ko mai. 21a, 09:30

Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatu da asteburu honetan Mutrikun. Larunbatean sailkatze estropada jokatu zen, aldi berean ligako azken jardunaldia izan zena. Igandea jokatu ziren finalak. 

Zumaiak bi ontzirekin hartu du parte: jubenil mutiletan bat eta senior mutiletan bestea. Jubeniletan laugarren izan da Getaria, Zarautz eta San Pedroren atzetik. Seniorretan, Telmo Deun arraun elkarteko ontziak ezin izan zuen finalerako sailkatu, eta, igandean, Federazio sarian, bigarren izan da Zarautzen atzetik.

Gipuzkoako trainerilla liga amaituta, Zumaiak honako sailkapenak lortu ditu: jubenil mutiletan hirugarren, senior mutiletan, Federazio Kopan, laugarren, eta seniorretan baita ere, baina Ligan, zazpigarren.