Peña eta Cubelos B finalean azkarrenak izan dira 500 metroan

Baleike 2018ko mai. 20a, 13:52

Ostiralean zilarrezko domina irabazi ondoren, eta helburuak ondo beteta, 500 metroko probatan hartu zuten atzo parte Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek, Szegeden jokatzen ari den Munduko piraguismo kopan. 

Bikoak ez zuen A finalera sailkatzea izan, eta arratsaldean B finalean hartu zuen parte. Kontsolazioko final horretan azkarrenak izan ziren.